Xabier Lasa.
UHINETATIK TIRAKA

'La ventana a la memoria'

2020ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Hilero.Makina bat dokumental, telesaio, historiako eta fikziozko liburu... airatzen ari dira ETAren gainean azken aldian. Modari jarraituz, EAEko Ser kateak La ventana a la memoria izeneko saioari ekin zion 2018ko ekainean, Pardinesen kasuaren eskutik. Hilero 15-20 minutuko elkarrizketa-erreportaje bat aurkezten zaigu. Historia hurbiletik, gertaera jakin batzuk biltzen dituzte, biktimen, senideen edo historialari, kazetari nahiz irakasleen lekukotzak bilduz (guztiak, podcast bidez entzungai). Ikuspegi zehatz bat darabil Ser kateak, eta bere zilegitasun osoa dauka hartarako. Gertatu denaren erretratu oso-osoa eta inklusiboa egiteko, aintzat hartu beharreko dokumentu aberatsa dakar nahitaez. Hortik aurrera, adierazten bazaigu aseptikoa, objektiboa, poliedrikoa... dela eta iragana modu definitiboan islatzen digula (literaturan Aranbururen Patria-ren pare), bada, orduan, objekzio serioak jarri beharko zaizkio.

Enfokea. Hogei irratsaio emitituta, honezkero entzuleok badaukagu materiala usaintzeko irratiaren enfokea. Hasteko, terrorismoaren biktimen oroimenez ari dela dio, baina zintzoak izanda, ETAren sigla erantsi beharko liokete definizio horri. Izan ere, ETAren biktimek, euren senideek eta oso kritiko diren pertsonen analisiek betetzen dute edukia. Saio bakarra irteten da lerro horretatik, Muguruzaren eta Brouarden alabekin egindako solasaldia. Irratsaio sorta osotasunean adituta, aski argi geratzen da eman nahi den mezua: ETA da indarkeriazko iraganaren eragilea, bi gertakari horiek salbuespenezkoak izan ziren kasik, Amedo eta beste bizpahiru polizia burugaberen eta ultraeskuindarren kontua. Alegia, diktaduran hasi eta demokrazian PPrekin eta PSOErekin segitu zuen estatu terrorismoa ez zela existitu, edo anekdotikoa izan zela.

Fantasia deskubritzen. Dena den, saiotik pena gehien eragin dezakeena Miguel Angel Garrosa profesional iaioaren lana da. Erreportajeetako batean sinesgarri gisa azaldu digu Roberto Saviano idazle italiarrak behin zirkulazioan jarri zuen Caliko kartela-Italiako mafia-ETA hirukoaren tesi ameslaria. Honako argudioa darabil Garrosak: «Egiatzat ematen da talde terrorista baten moral bikoitza, eta, beraz, ezin gaitezke harritu hala izan zenik». To, hamarkadetan polizia, kazetari eta epaile andanak, nahi bai, baina frogatu ezin izan dutena...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.