Albistea entzun

Añorga Txikiko Fires lantegi okupatua hustu dute, eraikina eraisteko

Ertzaintzak Donostiako Añorga Txiki auzoko Fires gunea hustu du, eta hasi dira eraikina eraisteko lanak. Elkarretaratzea egin dute hor bizi ziren hainbat lagun kalean geratu direla salatzeko

Dozenaka herritarrek protesta egin zuten atzo Donostiako udaletxean, etxe husteen aurka.
Dozenaka herritarrek protesta egin zuten atzo Donostiako udaletxean, etxe husteen aurka. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñaki Agirre Perez -

2021eko irailak 29 - Donostia

Aurreikusita zegoen modura, Ertzaintzak Donostiako Añorga Txiki auzoko Fires lantegi okupatua hustu zuen atzo, eraikinaren eraiste lanei bide emateko. Gauerdian hasitako operazioarekin, Polizia lantegi barruan zeuden lagunak identifikatuz eta kanporatuz joan zen, 10:00 aldera gunea hustutzat jo zuten arte. Gune autogestionatuko kideek azaldu dutenez, ordea, eraikina etxebizitza alternatibarik ez duten zenbaiten bizitokia zen, eta haietako asko lo egiteko lekurik gabe geratu dira.

Abandonaturiko lantegia 2015eko maiatzaren 1ean okupatu zuten: Eraldia mugimenduaren izenean 150 pertsona inguru eraikinera sartu ziren. Firesen okupazioak bi helburu nagusi zituen jatorrian: Donostialdeko herri mugimenduaren saretzea sustatzea eta ekoizpenerako bideak langileentzako berreskuratzea. Sei urteko ibilbidean hainbat erabilera izan ostean, berriz, Fires Donostian bizitzeko lekurik ez zutenentzako aterpe ere bilakatu zen duela zenbait hilabete.

Ikusi gehiago: argazki bilduma

2018tik hona, ordea, gunea hustua izateko mehatxupean izan da, eraikinaren jabetza duen enpresak hura bota eta etxebizitzak eraikitzeko asmoa duelako. Hain zuzen, Donostiako Udalak Añorga Txikiko lantegiaren eremuan eta haren inguruetan 248 etxebizitza eraikitzeko plan berezia onartu du; horren harira, salatu izan dute Fires hustea «hiriaren gentrifikazioaren ondorio» dela.

Atzo arratsaldean, dozenaka herritarrek elkarretaratze bat egin zuten Donostiako udaletxearen aurrean, Desalojorik ez eta Batzuen aberastasuna, besteon kale gorria zioten pankartekin, Añorga Txikiko gune autogestionatua hustu izana salatu eta lo egiteko lekurik gabe geratu diren pertsonentzako irtenbideak eskatzeko.

Auzotarren kezka

Larunbatean, Añorga Txikiko ehunka bizilagunek manifestazio bat egin zuten udalak onarturiko hirigintza planaren aurka. Izan ere, auzotarrek adierazi izan dute ez dela bertakoen iritzia kontuan hartu auzoan horrenbesteko eragina izango duen proiektu hori garatzeko 600 bizilagun inguru ekarriko lituzkeela uste da; ia bertako biztanleen herena, hain zuzen ere. Hala, azpimarratu dute azpiegitura publiko gehiago sortu beharko liratekeela auzoan, «masifikazioa» eragin dezaketen etxebizitza horiek eraiki beharrean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

EHUren Donostiako campuseko fakultate bat, artxiboko irudian ©Javier Etxezarreta / efe

ELAk azaldu du EHU zigortu dutela ikertzaile eta irakasle batzuek jasandako «soldata diskriminazioagatik»

Irati Urdalleta Lete

ELA sindikatuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren laguntza publikoen eta Ramon y Cajal eta Juan de la Cierva programen bidez kontratatutakoei zuzenean kontratatutako ikertzaileei eta irakasleei baino 7.000 euro gutxiago ordaintzen zizkieten.

Indarkeria matxistaren aurka iaz Zarautzen eginiko protesta baten irudia. ©Jon Urbe, FOKU

Gizonezko bat atxilotu dute Zarautzen, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Uxue Rey Gorraiz

Erasoa joan den igandean gertatu zen, goizaldean. Atxilo eraman zuten gizonezkoa, eta asteartean igaro zen epailearen aurretik. Zarauzko eta Zumaiako udalek elkarretaratzera deitu dute biharko.

Papresa enpresaren paper fabrika, Errenterian. ©ARKAITZ ANZA

Paper industriaren hondakinak pirolisiz eta errekuntzaz deuseztatu nahi dituzte Bergaran

Imanol Magro - Eizmendi Iñaki Petxarroman

Urtean 155.000 tona hartuko lituzke, eta Euskadiko Paperaren Klusterra du sustatzaile. Zaldibarrek hondakin horietarako utzitako hutsunea estali nahi du proiektuak. Hirigintza baimena lortuta, ingurumen tramitazioa hasi dute

Gaur goizean datuak azaltzeko egin duten agerraldia. ©Bilboko Udala

Bilbon 2.100 etxebizitza baino gehiago daude hutsik, eta 6.000 eskaera etxebizitza bat eskuratzeko

Jone Arruabarrena

Gazteetan ageri dira etxebizitzaren arloko daturik kaskarrenak: 18 eta 34 urte bitarteko 37.000 gazte oraindik familiaren etxean bizi dira. Bilboko Udalak jakinarazi du «etxebizitzaren arloko bulego bat» sortuko duela datorren urterako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.