30 eurotik gorako ordainketetarako, aukera gehiago

2018ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Eskudirua ez ezik, beste aukera batzuk ere eskaini beharko dituzte Hego Euskal Herriko saltokiek 30 eurotik gorako erosketak egiteko: txartela, sakelako telefonoa... Aukeratutako sistema zein den ikusgai izan beharko dute dendan. Europako Batasunak eskatuta, Espainiako Gobernuak hasi du hori ezartzeko bidea, lege aurreproiektu baten bidez. Europako Batasunak egindako arau proposamenak hainbat aldaketa ekar ditzake sektorera. Batetik, segurtasuna handitzeko neurriak zehaztuko ditu, eta, bestetik, ordainketa zerbitzu berriak arautuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.