Kievek ukatu egin du kartzela bati eraso egin diola

2022ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Bai Errusiako iturri ofizialek, baita Donetskeko Herri Errepublikakoek ere atzo jakinarazi zuten Ukrainako armadak Jelenovkako kartzela bat bonbardatu zuela, eta bertan zeuden 40 bat «gerrako preso ukrainar» hil. Ukrainako armadak, baina, ukatu egin zuen eraso hori egin zuela, ohar baten bidez.

Dmitro Kuleba Ukrainako Atzerri ministroa urrunago joan zen, eta eraso horren harira «gerrako krimen bat» egitea egotzi zion Errusiari. Ukrainako Fiskal Nagusiak eskatu du erasoari buruzko ikerketa bat hasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.