Positiboak behera, baina ospitaleak gora

2021eko uztailaren 31
00:00
Entzun
Bilakaera epidemiologikoaren kurban, moteltze txiki bat sumatu du azken egunetan. Osakidetzak eta Osasunbideak 1.698 positibo jakinarazi zituzten atzo,aurreko egunean baino ia 300 gutxiago. Positibo tasan ere nabaritu da kutsatzeen goraldiak ez duela lehen besteko martxa bizkorra,eta ehunekoa jaisten ari da: atzo jakinarazitako proba guztien %11,6k eman zuten positibo. Orain arte, %12tik gorakoa zen tasa. Dena den, gainontzeko olatuetan gertatu den bezala, positiboak ugaritu eta astebete edo biko epean, ospitaleratzeek hartzen dute bide hori. Horixe gertatu da oraingoan ere, neurri txikiagoan bada ere.

Osakidetzako eta Osasunbideko ospitaleetan 433 eri daude COVID-19arekin. Nabari da ospitaleratu horiek bosgarren olatuaren ondorio direla, maiatzaren erdialdetik izandako kopururik handiena baita; hain justu, orduan ari ziren apirilean izandako goraldiaren ondorioak agertzen. ZIUetan berdin: 83 paziente daude; ekainetik izandako kopururik handiena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.