Indarkeria matxista

Protokolo bat ziztadei «berehala» erantzuteko

2022ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Azken egunotako ziztada kasu eta salaketen harira, Eusko Jaurlaritzak bere udako plana egokitu zuen astelehenean, eta ziztada kasuetarako gomendioak gehitu zituen. Ez hori bakarrik; Jaurlaritzak atzo iragarri zuen jarduera protokolo koordinatu bat ontzen ari dela, egoerari erantzun «uniforme eta berehalakoa» emateko helburuz. Protokoloa lantzeko, bilera profesionalak egiten ari da epaileekin eta Osasun, Segurtasun eta Justiziako ordezkariekin, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen bitartez.

Protokoloan, berehalako erantzun bat emateko jarraibideak azalduko dituzte. Horrela, ziztada bat sentituz gero, egin beharreko lehenengo gauza 112 telefonora deitzea izango da. Biktima ezingo da bakarrik utzi, eta, kontzientzia egoera aldatzen zaiola sentitzen badu, osasun zentro batera jo beharko du. Gertaera salatu beharko du biktimak, jazotakoa ikertu dezaten.

Gaur egun, Ertzaintza ziztadekin lotutako hamabi salaketa ari da ikertzen. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak baieztatu zuenez, horietan ez dago jasota biktimari substantzia toxikorik sartu diotenik. Oraindik ikertzen ari dira ziztadak egitearen xedea, baina, oraingoz, baztertu egin dute sexu erasoak egiteko asmoa. Sailburuak «lasaitasunerako eta zuhurtziarako» deia egin zien herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.