Albistea entzun

Otegi hautagai izateko babes helegitea tramiterako onartu du Konstituzionalak

Europaren ebazpenaren ostean esan du doktrina zehazteke daukala. Iruinen ustez, inhabilitazio hori presoa kartzelatik irtetean amaitu zen

Enekoitz Esnaola -

2018ko abenduak 9

2021a baino lehen boz batzuetan berriro hautagai izateko bide bat ireki zaio Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiari, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramiterako onartu baitu Iñigo Iruin abokatuak aurkeztutako babes helegitea. Duela bi urte, auzitegi berak atzera bota zuen lehen babes helegitea, eta Otegi ezin izan zen Eusko Legebiltzarrerako orduko iraileko hauteskundeetan hautagai izan. Orain, joan den azaroaren 6an Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Bateragune auzian Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaiketa modu justuan ez zela egin ebatzi ondoren, jarrera aldatu du Konstituzionalak, bozetan hautagai izatearen «oinarrizko eskubideaz» doktrina ezartzeke duela esanda, eta tramiterako onartu du defentsaren eskaera.

Konstituzionalak hamar eguneko epea emango die Auzitegi Nazionalari eta Gorenari dokumentazioa aurkezteko, eta auziko bi aldeek —fiskaltzak eta Iruinek— euren arrazoiak eta eskaerak egiteko tartea irekiko da gero.

Bateragune auziko epaiagatik kasik sei urte eta erdian preso egon ondoren, 2016ko martxoaren 1ean atera zen kartzelatik Otegi. 2011n, Auzitegi Nazionalak hari 2021eko otsailera arteko inhabilitazio zigorra ere ezarri zion. Iruinek duela bi urteko abuztuko agerraldi batean esan zuen sufragio pasiborako inhabilitazio berezia kartzela zigorraren «osagarri» gisa jarri ziola Auzitegi Nazionalak, eta, Espainiako Zigor Kodearen eta Auzitegi Goreneko nahiz Konstituzionaleko jurisprudentziaren arabera, zigor nagusiarekin «batera» betetzen direla «zigor osagarriak», une berean. Otegiren kasuan, Iruinek adierazi zuen haren sufragio pasiborako eskubidea indarrean zegoela espetxetik irten zenetik.

Kargu publikoetarako inhabilitazioa ere ezarri zioten, baina zehazteke zein karguri eragingo zion, eta, Iruinek azaldu zuenez, Espainiako jurisprudentziak dio zehaztu ezean ezin dela ezarri kargu publikoetarako inhabilitazioa.

Konstituzionala 2016an ez zen mamira sartu, aurretik Gipuzkoako Hauteskunde Batzordea eta Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegia sartu ez ziren bezala, eta irailaren 6an atzera bota zuen defentsaren babes helegitea. Iruinek salatu zuen «zigor osagarria» zena «zigor nagusi» gisa hartu zutela, izaera aldatuta. Abokatuak ez zuen Europara jo, eta berriro hasi zuen ibilbide judiziala. Auzitegi Nazionalak ez zuen onartu haren helegitea. Ezta gero —2017ko irailean— Gorenak kasazio helegitea ere. Orain bai Konstituzionalak babes helegitea; iazko urrian aurkeztu zuen Iruinek.

Beste aukera bat ere bai

Otegik izan dezake beste aukera bat ere hautagai izateko: Espainiako Gobernuak ez badio Europaren ebazpenari helegitea aurkezten, Estrasburgoren erabaki hori finko bihurtuko da, eta, orduan, defentsak Gorenean Bateragune auziaren berraztertze helegitea aurkezteko aukera izango du. Duela gutxi Estatuaren Abokatuak iragarri zuen bera ez dela Europan helegitea aurkeztearen aldekoa. Madrilek beste bi hilabeteko epea du hara jotzeko.

Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto ere zigortu zituzten Bateragune auzian. Laurak ere irten ziren kartzelatik. Azkeneko hirurei amaitu zitzaien inhabilitazioaren kondena; Diezi datorren hilean bukatuko zaio.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Enrique Maia Iruñeko alkatea. ©Iñaki Porto / EFE

Iruñeko alkatea arbuiatzeko adierazpena aurkeztuko dute EH Bilduk eta Geroa Baik

Berria

Adierazpen xenofoboak «daturik eman gabe» egitea eta «kolektibo oso ahulak jomugan jartzea» egotzi diote Enrique Maiari.

Juantxo Lopez de Uralde, Pilar Garrido eta Roberto Uriarte diputatuak Gasteizko Justizia Jauregiaren parean ©Berria

Unidas Podemosek salaketa jarri du Martxoaren 3ko sarraskian Martin Villak zer «erantzukizun» izan zuen iker dezaten

Unai Etxenausia

Gaineratu dute iraganean «krimenak» egin dituzten Espainiako «segurtasun indarren» eta hainbat agintariren zigorgabetasuna amaitu behar dela.

Altsasuko gazteen alde egindako mobilizazio bat, 2019ko urrian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Estrasburgok ez du aintzat hartu Altsasuko auziko gazteek egindako salaketa

Gotzon Hermosilla

Auziak Europan izan zezakeen bide judiziala amaitu egin da. Gizarteak emandako babesa nabarmendu du Altsasu Gurasoak plataformak

<em>Mozal legearen</em> aurka egindako protesta bat, Iruñean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Mozala nola kendu

Iosu Alberdi

Kongresuko Barne Gaietarako Batzordera iritsi da 'mozal legea' erreformatzeko proposamena. Indar parlamentarioen lana izango da orain aldaketen nondik norakoak eztabaidatu eta adostea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.