Jordi Pujolek iktus larri bat izan du, eta ospitalean dago

Jordi Puyol, aurreko uztailean. EEFE.
2022ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Jordi Pujol 1980 eta 2003 bitartean Kataluniako Generalitateko presidente izandakoak iktus larri bat izan zuen atzo, eta Bartzelonako Sant Pau ospitalean egongo da hobera egin arte. 92 urte dauzka. Vilaweb hedabidearen arabera, ebakuntza bat egin behar izan zioten, eta bere bizitza ez dago arriskuan, nahiz eta iktusak sekuelak utziko dizkion.

Orain dela hiru egun Catalunya Radion elkarrizketatu zuten, eta kontu pertsonalez galdetu zioten. Adierazi zuen, esate baterako, heriotzari ez diola beldurrik. «Urtebete barru, bi, hiru barru etorriko da. Baina ez nau arduratzen, saihetsezina delako». Jendaurreko azken agerraldia ostegunean egin zuen, Josep Tarradellasi buruzko dokumentalaren aurkezpenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.