Angel Erro.
JIRA

Indartsu

2019ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Liburu baten izenburua ikusi dut: Strong is the new pretty. Indartsu da eder berria. Portadan neska bat (ez dakit umeen adina kalkultatzen, baina 5 eta 14 urte bitartekoa), giharra ateratzeko jarreran besoa tolestuta. Ez dut orriztatu ere egin. Izenburua eta argazkia askitzat, laburpen nahikotzat, hartu ditut. Paradigma aldaketa egon da. Horixe komentatu nion aurrekoan norbaiti; «esan diezaiotela Placido Domingori» batekin erantzun zidan. Irri egin nuen. Beharbada ez nuen behar.

Egunkari bateko goiburu (agian testuingurutik kanpo ateratako) batean irakurri dut Barack Obama presidente ohiak esandakoa: «Guztiz sinetsita nago hemendik bi urtera munduko nazio guztiak emakumezkoek gobernatuko balituzte hobekuntza ikusiko genukeela ia alor guztietan». Hitzez hitz itzuli dut. Twitterreko nire kontaktu batek zabalduta ikusi nuen nik. Harena da iruzkina (oraingoan ez hitzez hitzezkoa): horrelakoak botatzea ere matxismo erakusgarria zela. Ez da gaurko eztabaida, eta ez dut argi zer pentsatu. Thatcher eta Merkel aipatzen dira horrelakoetan. Bestetzuek, ar munduan onartuak izateko bereganatutako balio maskulinoak. Nik Obamarenak leituta, pentsatu dut ez ote den ari emakumezkoei pretty esateko beste bide bat erabiltzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.