JIRA

Lehen eguna

Angel Erro -

2018ko uztailak 8
Azkenean ez zitzaidan beste irtenbiderik gelditu eta, gaztelua utzita, 40 metro karratuko apartamentura aldatu behar izan nuen. Ez ditut bisitan datozkidan lagun asko; baina ditudan gutxiak nire erruki ziren. Nik, berriz, ariketa literariotzat hartu nuen: laburrera jotzen jakiteari buruzkoa. Halere, arima lurrera erori zitzaidan etxe berriaren hormak zeharkatu nitueneko egunean. Inork ez zirudien ikaratuta. Hainbeste gauza nituen egiteko, eta hain mende gutxi».

Lehen eguna izeneko ipuin laburra da aurrekoa. Fantasiazkoa da, protagonista mamu bat izateaz aparte, inon, fantasiazko edo beldurrezko inongo filmetan, ikusi gabeko egoera bat planteatzen duelako. Ez ohi diogu xehetasun horri erreparatzen, baina beldurrezko filmek, maiz etxe itxiak gertaleku dituztenek, etxeak agertzekotan, etxe handiak pantailaratzen dituzte, izugarri handiak, alimalekoak, soto eta sabai, ikusleetako inor gutxik dituztenak bezalakoak. Ez dago 40 metro karratuko fantasia edo beldurrezko film askorik, horrelakoetan ez baitago mamu edo espirituentzako lekurik. Ia bizitzekoa ez dagoen bezalaxe. Baina horrelakoak ditugu bizitoki gero eta maizago. Izu iturria, halere, ziurtatuta egoten da, hormak zeharkatzen dituen mamurik gabe ere.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna