JIRA

Garro eta esnea

Angel Erro -

2018ko uztailak 22
Lander Garroren txio batek esneaz hausnartzera eraman nau, bide bihurritik eraman ere. Normalean pentsabideen ondorioak baino ez ditugu ematen argitara, txukun jarrita, baina harako bidezidorra izaten da dibertigarriena. Arreta eman dit Garrok txio batean bere abizena ere baden izen arrunta erabili baitu naturaltasun osoz («Estatu bat=geurea! Eta gero horren garro luzeak, Macronkeriak, Eurovisión eta halako detritusak»). Nik nire abizena ere baden izen arrunta erabili behar izan dudanean, halako zorabio sentsazioak hartu nau. Inoiz egin dut. Gehienetan sustrai edo beste sinonimo bat erabiltzera jo dut. Orduan bat-batean ohartu naiz garro eta erro ere sinonimoak direla (lehenbizikoaren adieran); olagarroaren hankei erro zein garro deitzen ahal zaie. Jakinarazi nahi izan diot, ez baleki, baina azkenean zutabe hau egitea hobetsi dut. Hanka ez sartzeagatik, badaezpada, hiztegian egiaztatu nahi izan dut. Orduan aurkitu dut errabero hitza: esne gordina, jetzi berria, egosi gabea. Eta gogoratu naiz Katalunian onartu berri dutela erraberoa saltzea. Dagoeneko ez dut neure burua aipatzeko lotsarik. Orain hamar bat eguneko zutabe batean esan bezala, honako hau da naturalaren nagusigoan beste urrats bat (atzerago).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna