Angel Erro.
JIRA

Lodestarra

2018ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Zentzu berria emanen zaio hemendik gutxira ingelesezko hitz zaharkituari. #GaurkoHitza-rako proposatuko nuke, iparrorratzaren sinonimo gisara, euskarak ingelesetik zuzenean mailegatuta.AEBetako gobernuan sator bat dago, goi funtzionario bat, izengabeko gutun ireki bat argitaratu duena, hitz hori sartuz eta Trump presidenteari barne boikota egiten zaiola aitortuz. Nork idatzi ote duen ari dira. Barne estatu kolpea nork aldarrikatu duen. Ezin dugu ados gaudela erraz argudiatu. Herriak botoez beste lodestargintza bat aukeratu badu, lau urtetako epea gorde behar da. Amorrua sentitzen dut horrelakoak irakurrita. Trumpen kasuan grazia egiten ahal digu. Espioien film baten tankeran irudikatu. Baina ezin dugu ahaztu munduan izan diren aldaketa gobernu askotan goi funtzionarioen barne sabotajeek zenbat kalte egin duten. Mugiezinaren ideia landatzen dute. Munduko gobernurik zaharrenean, Vatikanoan, esaterako, mundu guztiak susmatzen du estatuburuak ez duela egiteko askorik.

EAEko estatutua idazteko adituen batzordeak ekoiztu testuan ere laster ikusiko dugu lodestar hitza edo antzeko beste bat, naftalina usainekoa, erabilita, barne boikota salatzen duen termino foralista bat. Errazagoa izanen da egilea topatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.