Angel Erro.
JIRA

Parke tematikoa

2018ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Segida logikoa ematen du. Txina estatu komunistak komunismo eta kapitalismoaren arteko harremana nola ulertzen duen. Bertako enpresari aberats batek komunismoari buruzko parke tematiko bat ireki behar omen du. Beharbada ez da beste toki batzuetan loratzen hasi den oroiminari (Ostalgie, Jugonostalgia,SESBekikoa…) aurre egiteko irtenbide txarra, hasi baino lehenago ere, jendea iraganera begira jarri aurretik. Ikusteke dago bertakoek edo turistek, nork osatuko dituen txintxoago (eta luzeago) tiketa erosteko ilarak. Kapitalismoak berezkoa du parke tematikoaren kontzeptua. Ia edozer parketematikotzeko gaitasun miresgarria du, bere mugen barruan eta bere mugetatik kanpo ere bai.

Uste dut Iban Zalduaren ipuinen batean leitu dudala euskal gatazkari buruzko parke tematikoa egotearen aukera distopikoa. Pintxoduna, noski. Txantxa dirudi, baina egonen da errentagarritasun kalkuluak egiten dabilenik. Bestela ere, txoko honetan (izen bereko beste zutabe batean) salatu dut azkenaldian Altsasu euskal gatazkaren parke tematiko bilakatzeko ahalegina (behin Hernani edo Errenteria batekoak agortuta), Nafarroa liskargune bilakatzea tokatzen delako orain, errekonbertsioa, konfliktoa irekirik mantenduko bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.