JIRA

Parke tematikoa

Angel Erro -

2018ko abenduak 30
Segida logikoa ematen du. Txina estatu komunistak komunismo eta kapitalismoaren arteko harremana nola ulertzen duen. Bertako enpresari aberats batek komunismoari buruzko parke tematiko bat ireki behar omen du. Beharbada ez da beste toki batzuetan loratzen hasi den oroiminari (Ostalgie, Jugonostalgia, SESBekikoa…) aurre egiteko irtenbide txarra, hasi baino lehenago ere, jendea iraganera begira jarri aurretik. Ikusteke dago bertakoek edo turistek, nork osatuko dituen txintxoago (eta luzeago) tiketa erosteko ilarak. Kapitalismoak berezkoa du parke tematikoaren kontzeptua. Ia edozer parketematikotzeko gaitasun miresgarria du, bere mugen barruan eta bere mugetatik kanpo ere bai.

Uste dut Iban Zalduaren ipuinen batean leitu dudala euskal gatazkari buruzko parke tematikoa egotearen aukera distopikoa. Pintxoduna, noski. Txantxa dirudi, baina egonen da errentagarritasun kalkuluak egiten dabilenik. Bestela ere, txoko honetan (izen bereko beste zutabe batean) salatu dut azkenaldian Altsasu euskal gatazkaren parke tematiko bilakatzeko ahalegina (behin Hernani edo Errenteria batekoak agortuta), Nafarroa liskargune bilakatzea tokatzen delako orain, errekonbertsioa, konfliktoa irekirik mantenduko bada.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna