Angel Erro.
JIRA

Eszeptiko

2020ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Beharbada ohitura galduta dudalako, baina aski deserosoa da elkarrizketa batean eszeptikoaren papera solaskideari utzi beharra. Maskara janztea derrigorrezko bihurtu duten honetan, taberna batean, non ni tentuz eta arreta guztiekin sartu bainaiz, ezagun bat musugarbi etorri zait agurtzera. Hain gertutik eta babesgabe, alkoholak putzak emanda, hitz egiten didala uste dut, harik eta, agian nire keinukerak salatu dionez, maskaren kontu honen guztiaren atzean dagoen konplota azaltzen hasten zaidan arte, nola kontrolatu nahi gaituzten. Saiatu naiz ni botere publikoaren aginduekiko mesfidantza osasungarria eta komunitatearen osasun prebentzioa bateragarri egiten, baina, beharbada ohitura galduta dudalako, aski deserosoa da eszeptikoaren papera besteari uztea. Iruña-Veleiakoan itsu-itsuan sinesten duen batekin hitz egitea bezalakoa da, arrisku handiagoarekin.

Zerbait irakurriko zuen sarean? Norbaitek kontatuko zion egia? Bera iritsiko zen ondorio horretara? Mundu konplexu bati aurre egiteko bide sinpletua ere izan daiteke eszeptizismoa. Erosoagoa eta, segun noren aurrean, bakantasunaren prestigioak babestuagoa. Ezkerreko jendeak, gainera, tresna dialektikoak izaten ditu eskura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.