Angel Erro.
JIRA

Txiro-aberatsak

2020ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Ricky Martinek esan berri du: «Hispanoamerikarrra eta gay izatea, gizon arabiar batekin ezkonduta egotea Trumpen garaiko Amerikan ez da samurra». Kontu garrantzitsu bat, guztietan garrantzitsuena, nabarmentzea ahaztu zaio: Ricky Martin aberatsa da. Horregatik, askoz errazagoa du berak, deskribapen berdinaren menpean bizi behar duen beste edozeinek baino.

Purrustadak gogora ekarri dit sare sozialetan dabilen beste hari bat ere bai, ongi argigarria. Batek galdetu du zer hartzen dugun narrastzat (trashy) txiro batekin lotzen badugu, baina dotore (classy) aberatsa izanez gero. Argi ikusten da zenbat aldatzen diren gauzak nork dauzkan edo nork egiten dituen, hainbat konturi atxikitzen diogun errefus ustez objektiboa, funtsean klase aurreiritzia baino ez dela.

Zer gauza hartu ohi dute arlotetzat txiroa bazara, baina dotoretzat diruduna izanez gero? Jendeak, besteak beste, erantzun du: «droga», «taxidermia», «elebiduna izatea», «auto propiorik ez edukitzea», «zure lehengusuarekin ezkonduta egotea», «lanik ez egitea», «seme-alabak hainbat bikote ezberdinekin izatea», «xelebrea izatea», «alkoholikoa izatea», «emakume nagusia bazara, ile luze eta tindatu gabea eramatea», «oso izen bitxia izatea»...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.