Angel Erro.
JIRA

Kritika

2021eko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Aspaldikoak dira Eneko Aizpuruaren Bidasoan gora saiakera literarioaren alde entzun ditudan hitz onak. 2020ko irailean aurkeztu eta urte bereko azaroan dagoeneko ohar bat leitu nion Urko Azpitarteri Twitterren: «Zenbat orri gogoangarri (...). Bikaina iruditzen ari zait liburua. Eta zeinen etsigarria, nire ustez, izaten ari den oihartzun txikia». Jon Abrilek beste txio batean, Beñat Sarasolaren kritika batekin bat eginez, 2021eko urtarrilean: «Bidasoan gora da 2020ko liburu onenetakoa, azken urteotako saiakera biribilenetakoa. Tamalez, behar baino oihartzun gutiago izan du». Idoia Santamaria itzultzaileak ere: «Liburu zoragarria da Bidasoan gora. Goitik behera, mami eta azal. Edukiak eta formak bat egiten dutenean gertatzen den miraria». Jende gehiagori irakurri dizkiot antzerakoak Twitterren.

Paradoxikoki, Armiarmako Kritiken hemeroteka-n kritika bakarra du liburuak, Mikel Asurmendirena. Tristea da, obraren balorazio behar bezalakoak, seriotasunez eta argudioez garatuta, hor behar lukeelako. Zerbait gaizki egiten ari gara, literatur eztabaida bere toki naturaletik kalezulo batera eramanda. Azkenean arrazoi eman beharko zaie txiolariei eta merezi baino oihartzun gutxiago izaten ari dela onartu, bertxioak bertxio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.