Angel Erro.
JIRA

Berrirakurketa

2020ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Konponbidearen berri jakin badakigu. Historiak irakatsi digu. Pandemiaren hasieran hainbestetan aipatutako Dekameron bera genuen eskarmentu: izurri bubonikotik ihesi hamar gazte, zazpi neska eta hiru mutil, Florentziako aldirietan kokatutako villa batean babesten dira. Jendearengandik aparte. Gaur egun bizikidetzazko nukleo bat deituko genukeena osatuz. Burbuila bat. Hamar eguneko koarentena. Orain irakurri beharko genituzke liburuok. Edo berrirakurri. Beharbada amore emanen ligukete tarte batez bizitza soziala zeharo murriztu behar dugula ulertzeko. Nahasmenerako ere izanen litzateke. Supituan ulertuko genukeelako gu gehienok ez garela liburu horietako protagonistak, hirian, Florentziatik eskapo egin ezinik, gelditzen direnak baino, nora joan gabe edo lana utzi ahal izan gabe ia-ia zoriaren menpe.

Madrilen ikusi da, non bizi zaren, non lan egiten duzun eta lan hori bertatik bertara egin beharrak markatzen duenean eritasunaren eragina, hilkortasunaren ehunekoa.

Hil ala biziko kontua da ekonomiaren hierarkian non kokatuta zauden. Zenbat egunez iraun dezakezun, soldatarik gabe, Florentziako aldirietan burbuila batean lasai elkarri kontu kontari eta gero, azkenean, biziraupenaren protagonistak agertu ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.