Angel Erro.
JIRA

Isildu

2018ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Miretsita nago isildu hitzaren zentzua nola aldatu den sare sozialen eraginez. Dagoeneko ez da bakarrik hitz egiteari uztea edo mintzatu gabe egotea (jarrera pasibo bat hartzea), hizketan denari (modu aktibo batean) ez entzunarena egitea baizik, bestea desagerrarazteko urratsa. Dagoeneko ez gara gu munduari geure burua ukatuta. Geu gara, mundua guregandik kanpo mantentzeko agindua emanez. Autodefentsa ez soilik entzunezkoa. Ia-ia jatorrizko esanahiaren kontrakoa adierazten du gaur egun isiltzeak.

Telebista nonahikoa eta beti piztua isiltzen dugu taxuzko zerbait egiteari ekitean. Whatsappeko taldeak (zortzi orduz, astebetez, urtebetez) isiltzen dugu norbanakotasunari eutsiko badiogu. Jende zehatza isiltzeaz gain, Twitterrek aukera ematen du nahi adinako hitzak ere isildu eta haiek osatzen dituzten esaldi, iritzi edo hariak ez ikusteko.

Zarata, bestetasun eta iritzi sarkorrez saturatutako munduan biziraupen metodoa izan daiteke, koldarra badirudien arren. Aste honetan, adiskideen talde bat astebetez isilean gordetzea erabaki dut, eta euskal iritzi emaile txalotu baten txioak ez ikustea ere bai. Ez nago harro. Itzuliko naiz. Desilduko. Baina tarteka nork bere burua zaindu ere egin behar du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.