Angel Erro.
JIRA

Burgesa

2020ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Senide bati kargu hartu diot, Amazon Prime zuela jakin ondoren, planetaren osasun ekonomikoari egiten dion kaltea erreparaezina delako. Ez da lehen aldia horrekin alamena ematen diodana, Bezosen inperioaren nondik norakoak azalduz. Normalean arrazoia ematen dit, baina oraingoan oldartu zait, esanez zergatik hartu behar diodan ezertaz kargu ni naizenean bera baino puskaz burgesagoa. Jauzi logikoa ez dut ongi harrapatu. Ez da beste inon erabilita ikusten dudan lehen aldia, ez niri zuzendua. Berez, argudio zaharkitua dela uste dudan arren. Aste honetan haren erabileraren eta egokieraren arteko eztabaida nahasia ikusi dut euskal txiosferan (interesa duenak bila dezala Juan Luis Zabala, Lander Garro eta Unai Iturriagaren azken txioen artean).

Nik irudipena dut gehienetan gaizki erabiltzen dela hitza. Langile klasearen barruko irain hutsa dela. Gogoan dut, esaterako, behin elkarrizketa batean Pako Aristik tarteka terraza batean eseri eta ez dut gogoan zer edan eta puru bat erretzeko luxu burgesa ematen ziola bere buruari.

Senidearekin ez dut eztabaida luzatu. Jarrai dezala denda txikiak eta langileak desagertzera kondenatzen duen munstroa elikatzen eta besteok burgesagoak direlakoan bere burua zuritzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.