Angel Erro.
JIRA

Berrogeita hiru urte

2021eko uztailaren 11
00:00
Entzun
Ostegunean berriz ere jende andana bildu da duela 43 urte German Rodriguez hil zuten tokian, haren omenez eta oroimenez, urtero bezala, baina aurten sanferminetako ekitaldi estraofizialetakoa izan gabe, memoria historikoaz eztabaidatzen ari den honetan erreparazio eta justizia totala izan dadin, besteak beste, indarrean dagoen sekretu ofizialen legea lehenbailehen aldatu edo bertan behera utz dezaten (oraindik dago artxiboetan krimen asko argitu gabeak).

Urtero hunkitzen nau notiziak eta German Rodriguezen adiskideen temak, berea bezalako beste kasu batzuek, pixkanaka, ahanzturara jo duten honetan. Nik ere 43 urte izateak gertuko sentitzera laguntzen du. Neure biografian integratu baitezaket. Oroitzapen akats eta guzti. Amak inoiz kontatu zidan nitaz haurdun zegoela, sanferminetan, poliziak tiro egiten hasi eta korrika alde egin behar izan zuela, atari baten ondoan babestuta, norbaitek barrura sarrarazi arte. Datak ez datoz bat. Lehenago behar zuen, ez sanferminetan (urte asalduzkoak ziren eta ez zuen manifestaziorik eta egurrik faltako). Akats zaharra, beharbada, nirea da, amari gaizki ulertuta, gertakari dramatiko horren lekuko izan nahian, ab ovo, nireago sentituta injustizia hori ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.