Angel Erro.
JIRA

Talde bortxaketak

2022ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Ez nuke zutabe hau inongo kasuri lotzerik nahi. Izan ere, honi buruz zerbait idazteko oharra aspaldikoa da, orain urtebete baino lehenagokoa. Orduko irudipena berretsi besterik ez dute egin denborak eta denborak ekarri notiziek. Esanen nuke garaiko fenomeno baten aurrean gaudela. Garai bateko bortxaketa eredu nagusia gizon bakarti batena zen. Eredu nagusia hori izateak ez du kasu gehienenena zenik esan nahi. Bikotearen barruko kasuak, esaterako, ez ziren halakotzat inolaz ere jartzen. Horrek esan nahi du denborarekin, eta gure begirada zorrozten edo trebatzen dugun neurrian, susmatu gabeko izugarrikeriak deskubritzen ahal izan ditugula eta geure gizartea hobeki ezagutu, menturaz hobetuko badugu.

Harira. Zer esan nahi dute azken urteetan ugaritzen ari diren (edo desestaltzen hasi garen) talde bortxaketa horiek guztiek? Neure buruari galdetzen diot matxismoak (eta matxismoaren goren agerpena izan daitekeen sexuzko indarkeriak) utzi ote dion kontu indibidual bat izateari. Mugimendu feministak ekarri dituen aldaketa eta hausnarketa bide berriek gizonezkoaren pribilegioa berez talde pribilegio bat dela ondorioztatzera eraman ditu? Gainbehera baten azken adierazgarria izanen ahal da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.