Angel Erro.
JIRA

Arma berriak

2021eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Ez dira hain berriak. Ia betikoak baizik. Neure (goi)burua gezurtatzen hasi behar dut. Baina gehienetan erreparatu gabeko armak, edo bigarren gradukoak, diren heinean bere horretan utziko dut. Arma kontraesankorrak ere izan liteke, luzeegia ez balitz. Gerra batetik, gatazka armatu batetik, ihesean dabilen gizabanako bat arma bihur daitekeelako, jakina. Ez naiz kamikazeez ari. Bielorrusirena eta Poloniaren arteko migrazio krisi delakoaz baizik. Europak beste muga puntu batzuetan ere bizi izandako egoera biderkatuta gertatzen ari da hor. Presio politikoa egiteko arma gisa erabiliak izaten ari diren pertsonak, bitartean, guretik irudikaezina zaigun hotz ikaragarriak jota daude.

Hotza ere izan daiteke arma berri bezain zaharra.

Erregaien hornidura etetea (edo hura etetearekin mehatxatzea), zailtzea, garestitzea, suntsitzea betidanik erabili den eta berriro ere herrialdeen artean ikusten ari garen beste arma bat da. Lukaxenko Bielorrusiako presidentea ez da deus asmatzen ari. Hau ere, beste larritasun batez, Europaren hegoalde epelagoan nozitzen ari da. Kanpotik ikusita zaila da esaten Europar Batasunak etorkizun proiektu baikorra duenik, mugez baino ez kezkatuta. Oraingoan ere ez dugu historiatik irakaspenik aterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.