JIRA

Eutsi pozari

Angel Erro -

2018ko abenduak 23
Johann Sebastian Bach bidaia luze batetik itzuli da etxera. Iristean aurkitzen du emaztea eta seme-alabetako bi hil eta lurperaturik daudela. Musikariak bere egunerokoan idatzi du: «Ene Jainkoa, ez iezadazu poza galtzen utz!». Ingmar Bergmanek maiz aipatzen zuen pasadizoa, bizitzari eusteko indarra eta sorkuntzaren poza lotzeko. Pentsatu behar dugu oinazearen antonimoa ez den poztasun klase batean, arruntean hitzetik hortzera darabilgunaz aski ezberdinean.

Halere, gogorra egiten zait anekdota, Historiak helarazi ez dizkigun elipsiak aintzakotzat hartuta ere.

Gaur egunera eramateko ia ezinezkoa da Bachi gertatutakoa. Sakelakorik eta unean uneko informazio isuririk gabeko mundua berez uste dugun baino arrotzagoa zaigu. Orain gure inguruko lagun guztiei gertatzen zaienaren koprotagonista sentitzen gara, ia mundu guztian gertatzen denarena ere bai. Duela hiru mende kontuek bestelakoak behar zuten. Neurri batean bidaia luze baten bitartean, zeure isilean gertatutakoaren duelua eginda itzuliko zinen. Geure esku ez zegoenaren eremua zabalagoa zen. Jainkoaren ahalmenak handiagoa lirudike. Erritmo horrek pozaren baxu jarraitu behar zuen. Gaur, esanen nuke, poztasuna sanpleatu baino ez dugula egiten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna