Angel Erro.
JIRA

Oscarren kiniela

2019ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Mintza daitezela datuak gaur. Azken hemezortzi urteetan, hots, hamarraldi honetan eta aurrekoan, (gizonezko) aktore onenaren Oscar sariarekin sarituta gertatu diren hemezortzi aktoreetarik hamar pertsonaia erreal baten rola antzezten ari ziren. Atzekoz aurrera aipatuta: Winston Churchill (Gary Oldman), Hugh Glass ehiztari eta esploratzailea (Leonardo DiCaprio), Stephen Hawking (Eddie Redmayne), Abraham Lincoln (Daniel Day-Lewis), Jurgi VI.a Erresuma Batukoa (Colin Firth), Harvey Milk (Sean Pean), Idi Amin Ugandako presidentea (Forest Whitaker), Truman Capote (Philip Seymour Hoffman), Ray Charles (Jamie Foxx) eta Wladyslaw Szpilman pianista poloniarra (Adrien Brody).

Urte horietan pertsonaia erreal batena antzeztutako beste hogeita bi (gizonezko) aktore izendatu zituzten Oscar saridungai. Aurreko hamarraldietan baino portzentaje ikaragarri altuagoa saridun eta ez sarituen artean. Azkenaldiko fikzioaren desprestigioaren zantzu.

Beste datu esanguratsu bat. Emakumezkoen aktoreen artean emaitza apalagoa da: zortzi pertsonaia erreal; hamahiru emakumezko pertsonaia erreal izendatuen artean. Guztira, 32 versus 21.

Aurten nire apustua gizonezkoen atal prebisibleagoan: Dick Cheney ala Freddie Mercury.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.