Angel Erro.
JIRA

Izan nahi nituzke

2019ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Andres Urrutia euskaltzainburuaren agenda, ebentoen kopuruari dagokionez; Ibon Sarasolak Faktoria irratsaioan erakusten zuen gibela; Irantzu Varelaren begirada sendoa; Abel Barriolaren jarioa, Oier Gillanen ahots tonua eta Santi Leonéren ahots tinbrea eta, bide batez, ideia desberdinenak lotzeko trebetasuna; Ibon RGren ezpain haragitsuak (eta ahotsa ere bai); Iñigo Astizek izenburuak paratzeko duen dohaina; Ana Malagoni euskalduntasuna bizitzeko duen edo nik sumatu uste diodan poz herabetasunik gabea; Anariren metafora pare bat; Iban Zalduaren argitasun eta estiloa; Maialen Lujanbioren segurtasuna; Gorka Bereziartuaren Time Linea; Hedoi Etxartek zutabeak prestatzeko eskura izan ditzakeen liburuak; Uxue Apaolazak zirrikituetan argi distiraldia aurkitzeko duen abilezia; Osaba Sabinek (bestizenez, Arana Goirik) desagertzeko duen patxada; Aiora Probatxoak hunkitzeko duen erraztasuna; Zaldieroaren gidoilari-taldea; donostiar ia edozein idazleren kultur eta eskaintza musikala; Bernardo Atxagaren epentesiyak; Jaume Gelabertek zutabeak ongi bukatzeko abilezia, batez ere ordu honetan; daukadantxoarekin konformatzeko heldutasuna eta honako zutabe hau burutik berriz hasteko aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.