Angel Erro.
JIRA

Giza zientziak

2019ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak iragarri du bere gobernuak Soziologia eta Filosofia fakultateak bezalakoak diruz hornitzeari utziko dituela, haren ustez hezkuntza publikoak «irakurtzen, idazten, zenbatzen ikasteko eta ogibide errentagarri bat lortzeko» besterik ez du balio behar. Hezkuntza ministroa ondoan zuela bota ditu honako hauek. «Helburua zerga ordaintzaileari berehalako itzulera [ekonomikoa] dakarkioten eremuetan zentratzea da, hala nola albaitaritza, ingeniaritza edo medikuntza».

Giza zientziek bizi duten desprestigio orokortuaren barruan kokatu behar ditugu hitzok. Horixe da joera. Bolsonaroren kasuan, diziplina horiek eragin dezaketen pentsamendu kritikoarekiko mesfidantza ere aipatu izan da.Mesfidantza hau ere orokorra dela esan daiteke.

Brasilgo arazoa dela pentsatzera muga gintezke, baina guztioi dagokigu. Gure artean ere oso joera zabaldua da humanitateei erraz ospea ematea, bigarren mailako ikasketatzat hartzea, lau friki eta beste hainbeste alferrontzientzakoak. Mespretxu horren funtsezko arrazoia da karrera hauek kapitalismoarentzat funtzionalak ez izatea. Kapitalizatzea lortzen dituztenean, berriz, psikologia edo zuzenbidearekin bezala, ez da arazorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.