Angel Erro.
JIRA

Koldarrak

2019ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Azken lau urteotan aurrera egindako gutxi edo asko guztiz atzera egin ez dezaten (kanpaina osoan zehar Esparza edo Maia jaunek agindu bezala), bai, zerbait salbatuko ote den, bai; Txibite Nafarroako presidente ikusi nahi badut, horregatik izan da neurri batean, baina batez ere Skolae programa, orain auzitegietara eramana, nola defendatzen duen, hezkuntza sistemaren sare guztira nola hedatzen duen, ikusteagatik da.

Iraganean, berdintasunezko hezkuntza programa horren alde egiteaz gain, aurreko gobernuak koldar jokatu zuela salatu zuen, eskola gutxi batzuetara baino ez eramanez. Koldarkeria hitza gogorra da. Zuhurtzia du baliokide ederragoa. Ikusitakoak ikusi, bai, ausartu behar zuten. Erraza da esaten. Horregatik, Txibite andreak Skolae programa defendatu eta zabalduko duen egunaren zain nago (gogotik txalotuko dut), batez ere, berriz errepikatuko dut, hura erredaktatzen lagundu eta tutoretzat jardun duten hamar pertsona auzitegietara eraman dituzten honetan, ez dakit zehazki zer akusaziopean, baina sorgin ehiza argian.

Eskuinaren presio eta jazarpen ideologikoaren kontra ez ditut oso fuerte ikusten,baina batek daki. Alternatiba askoz beldurgarriagoa da. Aitortzen dut, horretan bainaiz koldarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.