Angel Erro.
JIRA

Erlea

2019ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Ez zebilen Bernardo Atxaga oso galduta Euskaltzaindiaren literatura aldizkariari Erlea izena eman zionean, Londreseko Royal Geographical Societyk erlea planetako animaliarik garrantzitsuena izendatu baitu. Zoritxarrez, Erlea aldizkaria desagertu den bezala, benetako erleak ere bide horretan dabiltza. Kalkulatzen da munduko erleen %90 desagertu dela. Eta, ehunekoekin jarraituta, kontuan hartuta munduko nekazaritzaren %70 erleen polinizazioaren mende dagoela, biziki deitoratzeko moduko galera da. Nonbait irakurri dut erlerik gabe, gizadiak lau urte baino ez zituela biziraunen. Ez dakit proiekzioak Monsanto hartzen duen kontuan. Baina erleek dohainik egiten dute lan.

Nire buru sasijakintsu honek, notizia irakurri, eta XVII. mendeko arte eztabaidetara eraman nau. Zer sortzaile mota komeni zen izatea: armiarma bezalakoa, hots, beren barrenetik ateratako eskrezioaz zeta sortzen duena, ala erlea bezalakoa, hots, kanpotik, naturatik hartutakoa barneratu eta eztia eman. Orduko terminologian lehenei modernoak deitzen zitzaien eta bigarrenei antzinakoak. Zientzia agerkariek dakartzaten datu apokaliptikoetan orduko literatur debatearen gaurko erantzuna aurkitzen dut. Sarea gailendu da, armiarmarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.