Angel Erro.
JIRA

Bizilekua bortxatzeaz

2020ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Gero eta maizago gertatzen diren polizia abusuen aurrean eta herritar baten etxetik atera nahi ez zuten agente batzuen jokaeraren harira, zigor abokatu batek aholku edo oroigarri batzuk aletu ditu legeak norberaren bizilekua bortxatzeaz esaten duenaren inguruan. Gaztelaniazko esapidea kalkatu dut, baina, frantsesezkora jota, norberaren etxean indarrez sartzea esaten ahal zitzaion. Edo, ingelesez esaten duten moduan, hautsi eta sartu.

Badakit adierazpidea gehiegizkoa izan daitekeela, baina gaur neure buruari aitortu diot gehiegizka aritzeko eskubidea. Telelanaren albo kalteetako bat, edo niri behintzat eragiten didan sentsazioetako bat (ekin baino lehenago, egia guztia esatera), horixe da, edo horixe da behintzat niri ahora datorkidan hitz parea lan konexio bat egin behar izaten dudanean. Trantsiziorik gabe pasatuko naiz etxearen intimitatean babestuta egotetik etxea lantoki bihurtzera. Normala da desoreka pixka bat eragitea. Lanera joateak, tokiz aldatzeak, berez horretarako ere balio dezake. Zilegi baita toki bakoitzean modu batekoa izatea ere, ez izatea (askok aldarrikatzen duen bezala) beti berdina, arlo guztietan irekia.

Lagun ustez kanporakoiak galdu du barnerakoia izateko txoko esklusiboa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.