Angel Erro.
JIRA

Beti asmatzeko

2020ko urriaren 11
00:00
Entzun
Tarteka entretenitzen naiz sakelakoan galdera-erantzunen joko batekin, Trivial Pursuiten bertsioa den Cuestionados izenekoarekin. Nobel saridunen izenak ezagutzera eman direnez aste honetan arreta handiagoa jarri diet horri buruzko galderei eta ondorio azkar batzuetara iritsi naiz, literaturaren saridunei dagokienez; lehiaketetan beti asmatzeko halako taktika bat, behin-behinekoa baina oraingoz hutsezina, sortuz. Zuen lagungarri gerta baliteke, azalduko dut hemen.

Urte jakin bateko Literaturako Nobel sariaren irabazlea zein den galdetuz gero, eskaintzen zaizkizun lau aukeren artean, urte horren bueltan nazioarteko politikan aldaketa handiena ekarri zuen herrialdeko idazlea izaten da irabazlea. Horrela asmatu dut Vicente Aleixandreri 1977an eman ziotela, Espainiak diktaduratik irten berri. Apartheida bertan behera utzitako urtean Nadine Gordimer hegoafrikarrak eskuratu zuen. Seamus Heaneyk, berriz, Irlandan su-etena izan eta bake itunaren negoziazioa abiatzean. Alde horretatik, euskaldunok argiki diskriminatuak izan gara, edo espainiar estatuak ETA bizirik balego bezala jarduteak boikotatuta.

Lau izenen artean saria nork irabazi ez duen galdetuz gero, ospetsuena aukeratu behar da, edo, kontrara, hoberena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.