Angel Erro.
JIRA

Haur parkeak itxita

2020ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Pandemiaren kontrako neurrien artean beti ateratzen da tarteka jolas parke publikoak ixtearena. Batzuetan (gutxitan) arrazoi bat edo beste ematen da hala egiteko. Aforoa ezin omen da kontrolatu. Gauean gazteak kale zurrutean ibil ez daitezen bertan. Umefobia ere aipatu izan dute, gizarteak umeekiko duen sentsibilitate falta, erosgaiak saltzeko ez denean. Hor dago, gehienok ohartu garenez, arazoaren koska. Haur parkeak ixteak edo irekita uzteak ez dio ekonomiari eragiten. Neoliberal zikinen logika ematen du, baina denok makurtu gara horretara. Aspaldikoa da liburutegi publiko batek gizarteari diruz zenbat itzultzen dion kalkulatu eta haizatuta hitz egiten dela liburutegien alde. Errentagarria ez den oro arriskuan balego bezala. Berez, hala dagoelako.

Denok dakigu jolas parkeak udal kontzesio baten bidez enpresa pribatu batek ustiatuko balitu eta ordu bakoitzeko sos batzuk ordainduko balituzte gurasoek, arazorik gabe jarraituko zutela irekita edo asmatuko zutela aforoa kontrolatzeko modua, ekonomia eta osasunaren arteko lehian arazorik gabe lehentasuna argituta. Bitartean, seme-alabak nazioarteko kate batean hanburgesa bat jatera eraman eta bola-piszinan sartzea beste irtenbiderik ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.