Angel Erro.
JIRA

Txo, non dut autoa?

2022ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Aste honetan Dude, Where is My Car? filmaren remake batean, ez hain komikoan, murgilduta ikusi dut neure burua. Berez, nik beste inork ikusi ez duen remake merke samarrean. Argumentua sinplea da: autoa erabili gabe hiruzpalau aste eman ondoren, ez nuen gogoratzen non aparkatua nuen, Iruñeko zer kaletan. Oroimenari eragin arren, ez nuen neure burua begiesten hura azken aldian erabilita.

Halako batean ideia izan dut. Zerbaitetarako balio beharko zigun makinek une oro barrandaturik egoteak. Sakelakoan instalatutako Googlek dudarik gabe jakin behar du, diskrezioagatik orain arte txintik atera ez arren, kotxea non utzi nuen. Bertako kronologia delako atalean sartu eta bertan ikusitakoak generoz aldatu du ordura arteko film txistagarria. Gutaz guztia dakitela jakiteak ez zaitu orduz orduko datu bilketa eskergarekin aurrez aurre egoteko prestatzen.

Ia ahaztu zait zertarako sartua nintzen horra. Estatistikak eta guzti datoz. Urrian 73 kilometro egin omen ditut oinez (29 ordu eta koska), autoz bakarrik 31 kilometro, txirrindulaz 29 eta garraio publikoan 338. Zazpi ordu eman ditut erosketan, baina 22 ordu eta 37 minutu kultur kontuetan (to!). Jan-edanean (etxetik kanpo?) 32 ordu. Autoa Anelier pasealeku parean zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.