Angel Erro.
JIRA

Aingeru eta deabruez

2020ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Espainian bazen barne ministro bat Santa Teresa Avilakoari Espainiako arartekotzat egiteko eskatu ziona. Guardako aingeru bat ere bazuen, izen eta guzti: Marcelo. Aingeru bitxia, izenetik hasita, inongo angelologiako tratatutan erregistratu gabea, baina baita enkomendatzen zizkion lanengatik ere bitxia, autoa aparkatzen laguntzen ziola aitortu zuelako ministro ohiak elkarrizketa batean. Suposatzekoa da gai korapilatsuagoetan ere kontsultatuko zuela. Agian Benedikto XVI.ari ere hitz eginen zion Marcelori buruz, berriki haizatu duen elkarrizketan, zeinetan aita santu ohiak ministro ohiari esan baitzion «deabruak Espainia suntsitu nahi» duela.

Pseudo Dionisio teologo bizantziarraren arabera (aingeru eta arkanjeluen gainetik dauden) aingeru printzipalak nazioen eta herrialdeen zaindariak dira, eta haiekin zerikusia duten auziak ikuskatzen eta babesten dituzte. Kategoria horretako aingerua izanen da Marcelo? Benediktok esku hartu ahalko luke, bestela, mailaz igo eta Espainia salbatzeko? Marlaskak kargugabetu du? Izena jarriko zion Fernandez Diazek Espainiaren kontrako deabruari ere? The Two Popes baino film interesgarriagoa eginen zuen Fernando Meirellesek honako solasa pantailaratuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.