Angel Erro.
JIRA

Abstentzioa

2020ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Gaur bozkatzera joan ezinen diren pertsonen botorik eza nola zenbatuko da ofizialki? Zuzenean joanen da abstentzioaren multzora? Emaitzak jakindakoan, erreparatuko zaio multzo aspergarri horri, irabazleen eta balizko hitzarmenen euforia betean? Hau idazten ari naizen momentuan esan duten berrehun lagun baino ez dira izanen edo iganderako dagoeneko hazi da kopurua, agian zenbaki esanahitsua izateraino? Ez zegoen ohiz kanpoko mekanismoren bat abian jartzerik, postaz, adibidez, bozka zezaten, hala nahi izanez gero? Zenbatek helduko zioten aukera horri, eskainiz gero? Jendea larritasunaz ohartu ez arren, ondorio latzak ekar ditzakeen gaixotasun batek jota egoteak txikiagotzen du zure agintariak hurrengo lau urtez aukeratzeko desira? Edo handiagotzen du? Zer eragina luke nigan, beti-beti boza eman baitut? Abstenituko diren beste osasuntsu guztien artean zenbat ez dira hautetsontzien aurrean agertuko, adibidez, kutsatzeko beldurrez edo egoerak desadoretuta? Zergatik abstenitzen dira abstenitzen direnak? Emaitzaz kexatu ezin omen dira abstentzioa besarkatzen dutenak; berdin balio du axiomak EAEko gaurko hauteskundeetan ere? Ez lituzkete abstentzioaren ehunekoaren araberako eserleku hutsak banatu behar?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.