Angel Erro.
JIRA

Terrazan (II)

2021eko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Atzoko terrazan bertan, edo beharbada beste batean (agian ez da terraza izatera ere iristen, pareta baten kontra bermatutako upel erdi bat baizik) eseri naiz. Berehala erreparatu diot metro gutxira, garagardo bat aurrean, emakume transexual bat dagoela, boliviarra, esanen nuke, mintzaeragatik, telefonoz hizketan, aski tonu altuan. Berez, orain dakit bera hor zegoelako aukeratu dudala toki hau, non beste inor ez baita esertzera ausartzen.

Jende asko pasatzen da paretik, eta deigarria da nola begiratzen dioten goitik behera, destainaz. Nahiko nuke destainazko begiradek ni ere hartuko banindute barne. Ni ez naiz zuek bezalakoa, pentsatzen dut hala eskandalizatzen direnei begira, ni ez naiz zuek bezalakoa, ez dut izan nahi, ezta gure aurretik igaro zaren mutil gazte nabarmenki gay hori bezalakoa ere ez naiz.

Ia oihuka ari den emakume hegoamerikar honekiko sinpatia, enpatia edo gertutasuna sentitzen ez duenak, haren barku berean (dela gizaki, dela maritxu moduan) ez dagoela sentitzen ez duenak, ez du nirekin zerikusirik. Lastima diot. Lastima dizuet. Terraza bila, honetan eseri nahi ez duzuenok.

Emakume honen bazterkeria, nabarmenkeria, desubikazioa, transgresioa berea ere ez dela uste duena nola dagoen oker!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.