Angel Erro.
JIRA

Nik ingelesez

2021eko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Betikoaz hitz egin behar dut gaurkoan. Bertsolari txapelketako azken agurrean bezala zutabearen amaieran batu zaitezte, eta aurreratu, nire hitzetara. Barkatu matraka. Harridura, dena den, bere horretan mantentzen dut urteak joan eta urteak etorri: ingeleserako balio duenak nola ez duen euskararako ere balio.

Kataluniako Canet herriko ume harekin gertatu denak (hau ere aski kontu ezaguna da, hedabideetan errepikatuaren errepikatuaz, manipulatzearen manipulatzeaz) berriro ekarri dit kontua gogora. Madrilgo erkidegoaren presidenteak bere hezkuntza sistema propioa eskaini dio ume horri, gaztelaniaren ezagutza bermatzen ez omen duen Katalunia totalitarioa utzi eta familia osoa Madrilera alda dadin, askatasunaren lurraldera. Nekez eskaintza demagogikoagorik.

Kontua da Isabel Diaz Ayusoren erkidegoko hezkuntza sisteman indarrean dagoen hizkuntz politika ere elebitasuna dela, ingelesezko murgilketa bultzatuta, Espainiako Historia ingelesez emanda, esaterako. Bertako familia asko eta asko kexu dira, baina gaztelaniaz ikasteko beren eskubidea ez da aintzat hartzeko modukoa, ez baita Katalunian (edo Euskal Herrian) gertatzen. «Inposatutakoa» ez delako bertako hizkuntza gutxitua. Nik ingelesez. Zuk why not?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.