Angel Erro.
JIRA

Zertan egon ginen

2020ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Ez du zentzurik, baina hain da tentagarria, egunerokoa hainbeste aldatu zaigun honetan, halako egun batean gelditu eta nork bere buruari esatea, deitore tonuan, ezer gertatu ez balitz, non edo zertan egonen ginen. Gaur, esaterako, edo egunkaria aterako ez den biharko egunean. Non eta zertan arituko nintzen Iruñean. Niretzat adiskidetasunaren ospakizuna denaren zenbateko atalean (haietako batean, dibertigarrienean, lagunei izkin egin eta bakarka abiatzen naizenekoan?). Ez du zentzurik. Estoikoago egin gaitu koronabirusak. Eman zaiguna ere aski eta ederra izan daiteke. Izan ere, melankoliaz begiratzen diet itxita eman ditudan egunei. Atzera begira, zoriontsua izan naiz, tarteka, esan bezala, ezer gertatu ez balitz non eta zertan ibiliko nintzen irudikatzen entretenitu arren. Naizen burges txikiaren gutiziek eta neurekoikeriek ispiluaren aurrean paratu naute. Zergatik Aste Santu guztietan eta zubi guztietan kanpora joan beharra? Oporto eta Malagarako bidaia pare bat galdu ditut. Lan kontuak ere ditut galdu. Zertan egonen nintzen horietako zenbaitetan dirua eta irakurleekin egoteko aukerak galdu ditut, bere horretan nekez itzuliko direnak (esanek eta liburuek hegan egiten dute).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.