Angel Erro.
JIRA

Harri berean

2021eko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Gizakia omen da harri berean bitan, hirutan eta are lautan ere oztopo egiteko kapaza den animalia bakarra. Aste Santua salbatzeko deiadarra entzuten hasi da bazterrotan. Aste Santua salbatzeak ez du zer ikusirik espiritualtasunarekin. «Zure maitasunean eliza batean bezala sartuko naiz», dio Georges Rodenbachek olerki batean, «non intsentsu eta isiltasunezko errezel bat airean baitabil». Ez du zerikusirik barne biltzearekin. Herrialde turistikoa izatearekin du, sinesgarriago, zerikusirik. Berdin du ikerle guztiek, aditu guztiek, teleberri guztiek zer dioten. Gizakia omen da mundu guztiak iragarritako eta topografiatutako harri berean behin eta berriz oztopo egiteko kapaza den animalia.

Batek esan lezake horretan atseginen bat aurkitzen duela. Besteren batek gizatasuna berez horretan datzala. Behin eta berriz harri berean oztopo egitean. Damutzea egonen da gero, baina ez jakingabe egiteagatik, arriskua jakinda bertan amiltzeko beste irtenbiderik ez edukitzeagatik baizik. Zeren badugu beste irtenbiderik? Telebistan laugarren olatua iragarri dute, hirugarrenetik, ez eskatze larderiatsu moduan, halabeharrezko patu moduan baizik.

Pandemia honek aztarna asko eman dizkigu gizadiak esperatzekoa duen etorkizunaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.