Athleticek bide onean segitzea du xede bihar, Huescaren zelaian

Haritz Gallastegi -

2019ko otsailak 17
Ligan ez dago lasaitzerik. Sailkapenaren erditik atzera, aspaldian ez bezalako lehia dago sasoi honetan. Inork ez du atzean geratu nahi, eta inork ez du amore ematen. Horregatik, Garitanok taldearen ardura hartu zuenetik emaitza bikainak eskuratu arren, Athletic ezin izan da nahi beste aldendu jaitsiera postuetatik.

Leganesek itxura txarra zeukan urrian. Bada, ordutik ona aurrerapauso handia eman du Mauricio Pelegrinoren taldeak, eta eroso antzean dabil orain. Rayo Vallecano ere makal aritu zen lehen hilabeteetan; Michelen kargua kolokan egon zen. Baina azken bi hilabeteetako Rayok ez dauka zerikusirik sasoi hasierakoarekin, eta asko igo da jaitsierako langa. Huesca izan da hobera egin duen azkena. Haiek ere ez dute galdu gura gorengo mailan lehiatzeko trena. Azken jardunaldietan puntuak pilatzen hasi dira, eta azken hiru postuetatik irteteko ametsa egia bihurtzeko aukera dagoela sinesten hasi da taldea. Hortaz, ilusioa eta lehiatzeko grina berreskuratu dituen talde baten kontra lehiatuko da bihar Athletic, Alcoraz zelaian. (21:00 Gol)

Baina Athletic ere talde fidagarria dela. Anoetako orbana alde batera utzita, gainerako partida guztietan puntuak irabazteko aukerak izan ditu; eta baliatu egin ditu aukerak, gainera. Baina orain arte bezala segitu beharra dauka. Alcorezen, Beñatek eta Capak jokatuko De Marcosen eta Dani Garciaren partez, zigortuta baitaude. Aurrean, Williamsek baino ez dauka postua ziurtatuta.