Olaizola II.a-Rezustak aise irabazi diete Artola-Arangureni: 22-12

Aimar Olaizola, atzo. J. MANTEROLA / FOKU.
Julen Etxeberria.
2021eko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Aimar Olaizolak eta Beñat Rezustak indartsu ekin diote Binakako Txapelketari: 22-12 irabazi zieten atzo Iñaki Artolari eta Aitor Arangureni Lizarran (Nafarroa). Hasi eta buka nagusitu ziren, hasi eta berehala eman baitzuten lehen kolpea, aurreneko sei tantoak eginda. Artola-Arangurenek eutsi egin zieten hasieran (8-7), baina gorriek bigarren kolpea eman zuten, 11-3ko partziala, eta erabat hautsi zuten lehia (19-10).

Oldarraldi horretan zerikusi handia izan zuen urdinek egindako huts pilak: hamalau guztira. Olaizola II.a-Rezusta, berriz, elkarrekin lehen partida izanagatik ere, oso ondo moldatu ziren: aurrelariak zazpi tanto egin zituen, eta bi galdu; atzelariak bat egin zuen, eta hiru galdu.

Gaur eta bihar, partidak

Lehen jardunaldiak gaur izango du segida, Bilbon, arratsaldez. Mikel Urrutikoetxeak eta Ander Imazek jokatuko dute Jon Ander Peñaren eta Jon Ander Albisuren aurka. Peña II.ak lehen partida izango du maila nagusiko binakakoan. Bihar, azkenik, aurreneko jardunaldiko azken neurketa jokatuko dute gauez Joseba Ezkurdiak eta Ladis Galarzak, eta Danel Elezkanok eta Jose Javier Zabaletak, Irunen (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.