Athleticek erraz irabazi du Alavesen aurkako derbia

Zuri-gorriak 4-1 gailendu zaizkie babazorroei, Lezaman. Iturregiren taldeak nagusitasun handia erakutsi du, batez ere lehen zatian

Athleticeko jokalariak, gola ospatzen, Alavesen aurkako lehian. ARITZ LOIOLA / FOKU.
Mikel O. Iribar.
2021eko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Athleticek eta Alavesek aurreneko aldiz neurtu zituzten indarrak Lehen Mailan, atzo, Lezaman, eta etxeko taldea nagusitasunez gailendu zitzaion Gasteizko taldeari: 4-1. Garaipen horri esker, zuri-gorriak babazorroak gainditzeaz gain, laugarren postura igo dira sailkapenean, eta orain, puntu bakarrera dute Atletico Madril.

Iraia Iturregiren taldeak bizi ekin zion partidari, eta berehala egin zen jokoaren jabe. Azkar heldu zen zuri-gorrien lehen gola, Yulema Corresi esker, laugarren minutuan. Handik hamar minutura Ane Azkonak etxekoen bigarren gola sartu zuen. Iturregirenak eroso zenbiltzan zelaian; Mikel Cresporenak, berriz, nahi eta ezinean.

Alavesek piztualdia izan zuen bigarren zatiko lehen ordu laurdenean, eta saria penaltiz iritsi zitzaion. Miriam Dieguezek ez zuen 11 metroetatik barkatu. Athletic, ordea, ez zen lokartu, eta bere joko erasokorra sortzen aritu zen. 88. minutuan Azkonak hirugarren gola sartu zuen, eta arauzko denbora beteta zegoela, Lucia Garciak erabakita utzi zuen derbia.

Eibar eta Reala, gaur

Lehen Mailako beste bi euskal taldeek gaur izango dute partida. Eibarrek Tenerife hartuko du Mintxetan (11:30), eta ez Unben, euriteengatik. Realak Huelvako Sporting jasoko du Zubietan (12:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.