Angel Erro.
JIRA

Aibofobia

2020ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun

Aibofobia: Hitz palindromoek sortzen duten beldur irrazionala izendatzeko termino paradoxikoa. Begien bistakoa denez, aibofobia hitza bera palindromoa da, hots, berdin irakurtzen da aurretik atzera zein atzetik aurrera. Adituek diote fobia hau nahiko berria dela eta ondorio ludikoekin sortutakoa XX. mende amaieran bertan, ez inoren benetako gaitza identifikatzeko asmoz, ez inoren ero ni, baizik eta brometan, paradoxa hutsagatik. Dena den, guk Euskaltzaindiari eskatuko bagenio hitza onartu eta hiztegian sartzeko, hala egin beharko luke derrigorrez, ezinen ligukete esan txantxetako hitz bat dela, aibofobiarik existitzen ez dela, haiek errefusatuz gero hitz palindromo baten kontrako lehen jarrera aitortua egiten ariko zirelako, hitzaren existentziari oinarri eta bide emanez. Kontu hutsala dirudi, baina honetaz idatzi du Stefano Bartezzaghi semiologoak. Achille Varzi filosofo analitikoak ere bai, paradoxa modu honetan formulatuta: «Aibofobiarik ez badago, orduan badago aibofobia. Hots, aibofobia badago». Baina ni jada hor galdu egiten naiz.

Elazale: Aurretik atzera eta atzetik aurrera berdin irakurtzen diren hitzak aurkitu ala sortzea maite duen pertsona.

Paradoxa: Autoerreferentzialtasun antagonikoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.