Angel Erro.
JIRA

Hiru zonalde

2019ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Denbora luzea pasatu da Julio Zesarrek De bello gallico idatzi zuenetik, eta gauza asko aldatu dira ordutik hona. Esaterako, Galia ez dago, ikasle garaiko latineko eskoletan buruz ikasi behar genuen bezala, hiru partetan partitua. Baina oraindik bada lurralde bat, beste oilartxo eder bat baduena (San Saturnino elizako dorre puntan, hain zuzen), Julio Zesarren esaldi ospetsuari eta hirutan zatitzeari atxikimendu handia erakusten diena: Nafarroa.

Kontu zahar batekin nator. Denbora pasatu arren, atera ezinezko sorgin gurpila. Euskararen dekretuaren hainbat puntu atzera bota ondoren, ezinegona egon da nafar euskaltzaleen artean. Gobernuak bere buruari hilabeteko epea eman dio zer eginen duen erabakitzeko. Oraindik ez du erabaki. Baina posturak argitzen doaz. Txibite presidenteak adierazi du euskararen zonifikazioari eutsiko diola. Barkos presidente ohiak esan du joan den legealdian ere parlamentuko alderdi guztiak (berea eta EH Bildu izan ezik) zeudela zonifikazioa ezeztatzearen kontra, ezaxolati euskaldunei horrek zer dakarkigun.

Nafarroa latinezko wikipedian bilatu eta hor agertzen da, Julio Zesarren estiloan, historia baino lehenagokoa dirudien zigorra: Navarra in tres zonas linguisticas divisa est.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.