Iruña-Veleiako ostraketan Eliseo Gilek idatzi zuela esan du grafologo batek

Akusazioak deituta deklaratu du Gregorio Rodriguezek. Identifikazio grafikorako metodo zientifiko bakarra ere ez dago, adierazi duenez

Erredakzioa -

2020ko otsailak 14

«Baliteke bi pertsona egotea, bata III. mendekoa eta bestea XX.ekoa, idazkera berarekin. Aurkitu dugu orduan, esku bera baita, esku bera zehazki. Zorionekoak gara», adierazi zuen atzo Gregorio Rodriguez Gravalos grafologoak, Arabako 1. Zigor Epaitegian, Iruña-Veleiako ostraken ustezko faltsutzeari buruzko epaiketan. Aipagai zuen eskua, ez zuen zalantzarik adierazi, Eliseo Gil arkeologoarena zen, aztarnategiko zuzendariarena.

Bezperan deklaratu zuten bi grafologok esandakoaren kontra, Rodriguezek ziurtatu zuen berdin diola zerekin eta zeren gainean idatzi, testu bat nork idatzi duen jakiteko, pertsona bakoitzak idazteko modu propioa eta bereizia daukalako. Gaineratu zuenez, identifikazio grafikorako metodo bakarra ere ez da zientifikoa, baina bere iritzia «euskarri zientifikoa duten esperimentuak oinarri hartuta» ondutakoa da.

Arabako Foru Aldundiarentzat egin zuen txosten batean jaso zuen iritzi hori Rodriguezek, Photoshop lagun, aztarnategiko antzezpenetarako sortu zuten egurrezko egituran norbaitek egindako idatzi eta marrazkiak ostraketakoekin alderatu ostean. Gilen defentsak, hain zuzen ere, auzitan jarri zuen atzo Rodriguezen lanaren baliagarritasuna, Photoshopen erabileragatik. Azterketa grafologikoek garrantzi handia dute, ostraketako idatziak eta egurrezko egiturakoak, akusazioen arabera, Gilek egin zituelako —berak ukatu egiten du—.

Balizko kalteen ordaina

Atzoko saioan, Teresa Izquierdo Markuleta teknikariak ere deklaratu zuen. Arkeologoa da ikasketaz, eta Eusko Jaurlaritzaren Kultur Ondare Zuzendaritzan egiten du lana. Ustezko faltsutzeen kalte ekonomikoei buruzko txosten baten egile gisa aritu zen Izquierdo. Txosten horren arabera, 476 dira, guztira, kaltetutako pieza arkeologikoak, eta pieza bakoitzeko 600dik gora eurokoa litzateke kalte ekonomikoa. Fiskalak eta akusazio partikularrak 285.600 euroko kalte-ordaina eskatzen diote Gili.

Izquierdok atzo esan zuenez, bere balorazioak «[Jaurlaritzaren Material Arkeologiko eta Paleontologikoaren] Biltegiaren balorazioen arabera» egin zituen, iritzira, «peritaje ekonomiko arloko ezagutzarik, prestaketarik eta esperientziarik» ez daukalako. Piezak ere ez omen zituen zuzenean ikusi txostena egin zuenean, argazki bidez baizik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

324 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Kasuen beherakada orokorra izan da herrialde guztietan: Araban 44 kasu detektatu dituzte (-31); Bizkaian, 180 (-31); Gipuzkoan, 35 (-29); eta Nafarroan, 59 (-87). Nafarroako Gobernuak ez du neurri orokorrik ezarriko oraingoz. «Atzokoa ez zen alarma guztiak pizteko modukoa, eta gaurkoa ez da kriskitinak jotzekoa», adierazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan, artxiboko irudian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek positibo eman du

Berria

Zahar etxe bereko bi langile ere kutsaturik daude.

Gizon bat PCR proba egiten, Donostian. ©Gorka Rubio / FOKU

Hogei milioi koronabirus kasu baino gehiago detektatu dituzte mundu osoan

Oihane Puertas Ramirez

COVID-19a 188 herrialdetara iritsi da, eta 736.000 lagun baino gehiago hil ditu.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Agerraldi bat detektatu dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

30 positibo atzeman dituzte; gehienak, laborarien artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna