PERTSONAIA. Helena Taberna

Filmategiaren aitortza

mikel lizarralde
2018ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Helena Taberna zinemagilearen obra ezagutzeko aukera emango du abendura bitartean Euskadiko Filmategiak. Haren film luze guztiak ez ezik, zuzendariak egin dituen lan labur eta iraupen ertainekoak ere emango dituzte Filmategiak Donostian duen egoitzan. Horretaz gain, Carlos Roldanek idatzitako liburu bat ere argitaratu du Euskadiko Filmategiak: La luz de un sueƱo. El cine de Helena Taberna.

Zikloa gaur hasiko da, Yoyes (2000) bere lehen film luzearen emanaldiarekin. Hilaren 18an, La mujer de Lot (1990), 87 cartas de amor (1992), Emiliana de Zubeldia (1993) eta Nerabe (1996) film laburrak emango dituzte; 25ean, Busto de poeta (1991), Alsasua 1936 (1994) eta Recuerdos del 36 (1994); azaroaren 25ean, Extranjeras (2003); abenduaren 6an, La buena nueva (2008); 14an, Nagore (2010); eta 20an, azkenik, Acantilado (2016). Saio guztiak 20:00etan izango dira.

Bihar, berriz, Agnieszka Hollandekin solasean ariko da Taberna, Tabakaleran (18:00).

[youtube]https://youtu.be/It-pXxUwDTI[/youtube]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.