Angel Erro.
JIRA

Trenarena

2021eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Ulertzen dut Andoni Ortuzar haserre egotea. Nor ez legoke haserre hainbeste urte inora ez doan bide batean tematu ondoren inora iristen ari dela ohartzean? Baina ez gaitezen desbidera. Basauriraino bai iritsiko da. Ditxosozko AHTa. Ea begiok ikusten duten. Diote Basauri ederra dela, gauza asko ikusteko dagoela Basaurin. Diote edo esan beharko dute, bertanjaitsi beharko duten bidaiari despistaturen bat erakarri nahi badute Bilborako beste garraiobide batera igo aurretik. Bertako alkateak ez omen zekien deus. Herrian behin-behineko geltoki bat eraikiko zutela ez zion inork abisatu.

Gasteizen egingo dute, antza, AHTaren beste behin-behineko geltokia. Urtaran ere haserre omen dabil. Lur azpiko geltokia ere atzeratuko diote. Hau etsipena. Orain hainbatek hain aspalditik esandakoa ontzat eman beharra. Nola ez dira, bada, haserre egonen? Ez omen dago Espainiar Estatu osoan errentagarria den abiadura handiko tren linea bakar bat ere. Burdina jan egin beharko dugu, urteetan zehar, herria benetan ardaztuko lukeen abiadura eta aurrekontu ez hain handiko trenik ezarekin batera. Baina, tira, donostiarrek Lurraldebus ere hartu ahal izanen dute hirian barna. Ez dadila guztia haserre eta mikaztura izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.