Nagore Arin.
HILBERRIA. Xabier Castillo 'Xeberri'

Kantari eta bikoizlea

2021eko irailaren 11
00:00
Entzun
Nagusiki, abeslari gisa egin zen ezagun Xabier Castillo Xeberri: 1973. urtean bakarkako disko bat kaleratu zuen Iparragirreren hitzak baliatuz, eta, ondoren, Gontzal Mendibilekin batera aritu zen. 1976. urtean Zaurietatik dario lana grabatu eta plazaratu zuten elkarrekin. Urte eta erdiz plazaz plaza aritu ziren biak lan hura kaleratu ostean, eta, guztira, 200 kontzertutik gora eman zituzten. Gero, banandu egin ziren elkarren bideak, eta biek beren proiektu pertsonalekin jarraitu zuten.

Bikoizketaren alorrean hasi zen Xeberri, eta lan ugari egin zituen. Dragoi Bola telesaileko Yamtxa pertsonaiarena da, agian, haien artean ezagunena, eta animazio lan haren hasierako Goazen lagunok! aurkezpen kantu ezaguna ere hark abesten zuen.

74 urterekin hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.