Errusiako Munduko Kopa: G multzoa. Panama

Estreinaldia du txapelketan

Estreinaldia du txapelketan.
Aitor Manterola Garate.
2018ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Ikusirik zer-nolako maila kaskarra eman zuen Saudi Arabiak Munduko Kopa honetako lehen partidan Errusiaren aurka, futbolzalea hasia da jolasean Panama ez ote den izango eskasagoa. Alegia, bi talde hauek daudela txapelketako ahulenak izateko aurreikuspen ia guztietan. Ikusi egin beharko da nola aritzen den Amerikako selekzioa, baina ez da itxaropen handirik ezusteren bat emango duenik.

Baliteke, gainera, panamarrei axola handirik ere ez ematea balizko emaitza lotsagarri batek, nahikoa poz bai baitute Munduko Txapelketan egoteagatik. Izan ere, aurreneko aldiz jokatuko dute.

Beheko mailetan emaitza on batzuk lortu ondoren heldu zaio sari handia selekzio nagusiari, eta horrek esan nahi du lan ona egiten ari dela oinarrizko futbolean. Baina, jakina, Panama bezalako herrialde bati ezin zaio askoz gehiago eskatu.

Munduko Kopa ondo baino hobeto ezagutzen duena entrenatzailea da: Hernan Dario Gomez kolonbiarra. Bere garaian Pacho Maturanaren laguntzailea izana da Valderramaren eta Higuitaren Kolonbia mitiko hartan, eta lau aldiz parte hartu du Munduko Kopan. Eskarmentuaren talaiatik, jakinda nolako taldea duen, garbi asko esan du: «Joango gara ondo ikastera eta lehiatzera. Gozatzeko moduko esperientzia izaten da txapelketa handienean aritzea».

Jokalari onena zelai erdian dauka Panamak: Gabriel Gomez. 34 urteko beteranoa da buru taldean, hemezortzi taldetan ibilia bere ibilbide osoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.