Venezuela. Asanblea Nazionalerako bozak

Guaidoren babesa nabarmen gutxitu da azken urtean

Juan Guaido oposizioko kidea.
Juan Guaido oposizioko kidea. MIGUEL GUTIERREZ / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2020ko abenduak 5

Venezuelako «presidente zilegi» gisa hartu zuten AEBetako presidente Donald Trumpek eta Ordezkarien Ganberako buru Nancy Pelosik Juan Guaido Etxe Zurian. 2020ko otsailaren 5a zen, eta Washingtonen txaloka egin zioten ongietorria oposizioburuari. Ordurako, dozenaka herrialderen babesa zuen bere burua Venezuelako behin-behineko presidentetzat jo zuenak. Buruzagitza onartu ziotenen artean zeuden Kanada, Txile, Espainia eta Eusko Jaurlaritza bera. Inoiz baino indartsuago zegoen VP Herri Borondatea alderdiko kidea. Hamabi hilabete igaro dira, ordea, eta Guaido bakarrik geratu da. Nazioarteak bozgorailuak isildu dizkio, eta alderdikideek bizkarra eman diote. Asanblea Nazionalerako hauteskundeetarako kanpaina betean, askok galdetzen dute non ote dagoen Nicolas Maduro agintetik kentzea xede gisa jarri zuen liderra.

Guaidok iazko urtarrilaren 22an aldarrikatu zuen bere burua behin-behineko presidente. Asanblea Nazionaleko buru denak milaka herritarren aurrean egin zuen karguaren zina. Trump bera izan zen haren kargu hartzea ontzat ematen lehena, eta haren atzetik heldu ziren besteak. Askok salatu zuten Etxe Zuriaren esku hartzeari esker egin zuela urratsa oposizioko kideak, eta iragarri ez zuela askorik iraungo haren ospeak. «Guaidok askoz ere ospe handiagoa dauka Venezuelatik kanpo, herrialdean bertan baino, batez ere Washington inguruetan eta haren aliatuen artean», adierazi zuen Mision Verdad agentziako kazetari Diego Sequerak.

Venezuelan, Leopoldo Lopez alderdikidearen babesa izan du batez ere Guaidok. Haren presidentetza sostengatu zuen Lehenik Justizia alderdiko kide Henrique Caprilesek ere, baina egoerak bultzatutako keinua izan zen harena. Caprilesen eta Lopezen arteko lehia aspaldikoa da. Biak borrokatu dira oposizioko buruzagitza eskuratu eta Maduroren alternatiba gisara aurkezteko. Baina Guaido agertu zenean, Lopez preso zegoen, eta Capriles, berriz, sostengu txikiarekin; horrek ahalbidetu zuen Guaidoren goraldia. Harik eta gobernuak preso zeuden oposizioko hainbat kide askatu eta haiekin bozak egitea adostu zuen arte.

Lehendik krisian zen eskuina zatitu zuen erabakiak. Capriles bera aldendu egin zen Lopezen eta Guaidoren estrategiatik —abstentzioaren eta protesten alde jarraitzen zuten haiek—, eta parte hartzearen aldeko jarrera defendatu zuen hasieran, nahiz eta gero atzera egin, Europako Batasunak esan ostean ez zegoela baldintzarik «boz demokratikoak» egiteko. Baina Capriles oraindik ere hauteskundeak egitearen alde dago, eta salatu egin du «barne kontrolik ez duen behin-behineko gobernu bati eusteko herri kontsulta bat» antolatzeko ekinaldia.

Lopezek berak —iazko apirilera arte preso zegoen, eta maiatzean babes hartu zuen Espainiak Caracasen duen enbaxadan— nahiago izan du Madrilera ihes egin bere alderdikidearen kanpainarekin bat egin baino. Haren ihesak are gehiago ahuldu du Guaidoren irudia, eta nazioarteko fokuak urrundu ditu bere burua presidentetzat jo zuen buruzagiarengandik.

Bestalde, oposizioaren estrategiak ez du esperotako emaitzarik lortu, eta horrek ere nekea eragin du koronabirusari eta krisi ekonomikoari aurre egiten nahikoa lan baduten herritarren artean. Herrialdeak duen blokeo ekonomiko eta politikoaren erantzuletzat jotzen dute askok Guaido. Maduroren gertukoek iragarri dute urtarrilaren 5ean hartuko duela azken kolpea haren lidergoak, Asanblea Nazional berria osatu eta ganberako presidentea izendatzen dutenean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Klima larrialdia salatzeko protesta bat, iaz, Lisboan. / ©Manuel de Almeida, EFE

Klima larrialdirako neurri eraginkorragoak behar direla uste dute hiru lagunetik bik

Arantxa Elizegi Egilegor

Lau urtean bikoiztu egin dira klima larrialdiari lotuta gobernu eta erakundeen aurka jarritako salaketak.

Mexiko eta AEBak banatzen dituen hesia. ©Joebeth Terriquez / Efe

«Zero tolerantzia» programa indargabetu du Bidenek

Iosu Alberdi

Mexikoren eta AEBen arteko muga «baimenik gabe» igaro zuten 3.000 familiaren banaketa eragin du programak. Oraindik, 611 haur daude euren gurasoekin komunikatu ezinda. Deportazioak eteteko neurria, berriz, behin-behinean indargabetu du auzitegi federal batek.

Zenbait herritar Los Angelesko (AEB) txertaketa zentro batean. COVID-19 kasu positibo gehien izan duen herrialdea da AEB. ©ETIENNE LAURENT / EFE

COVID-19ak ehun milioi lagun baino gehiago kutsatu ditu dagoeneko munduan

Julen Aperribai

72 milioi lagunek gainditu dute gaitza. Azken egunetan, apaldu egin da positibo berrien kurba. Hitzartutako dosiak emateko eskatu dio Bruselak AstraZenecari

 ©BERRIA

«Galdeketa auzitara eramango dute SNPk planari eusten badio»

Ander Perez Zala

Eskozian lege eztabaida bat dago parlamentuak Erresuma Batuaren baimenik gabe independentzia erreferenduma antolatu dezakeen ala ez. McKerrellen iritziz, bi aldeek dituzte kontuan hartzeko argudioak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna